Badator! Badator Dantza eta Antzerki Astea!!

Haiera emateko, gaur ekainak 6, astelehenea, desfilea egingo dugu!!

Aurten martxa hartu dugu, eta erritmoa (edo abiadura) ez galtzeko, desfilea bizikletaz egitea pentsatu dugu. Animatu!!

18:30ean Hipodromoan elkartuko gara gure ibilgailuak apaintzeko.
Eskolako kamiseta jantzita etorri. Eta ez baduzu, jantzi edozein kamiseta berde. Kolore pixka batekin osatu (ileordea, tutua, kapela…).
19:00etan Hipodromotik irten, eta Lasarte-Oriako kaleetatik zehar ibiliko gara.
Hiru geldialdi egingo ditugu: Jaizkibel plaza, Isla plaza eta Okendo plaza.
20.00ak aldera Okendo plazan bukatuko dugu.
Bi aukera dituzu: bizikletaz edo patinetez etorri. Zuk nahi duzuna, erosoago sentitzen zaren bezala.
Derrigorrezkoa da kaskoa erabiltzea.
Haurrek heldu batekin etorri behar dute, bere ardurapean.