‘Tablet batengatik’ lanak irabazi du bideo txapelketa
6. Antzerki Topaketetan barruan antolatutako bideo txapelketaren sari banaketa egin du Kukukak larunbat honetan. Irabazleak Nahia eta Miren Alkorta ahizpak izan dira ‘Tablet batengatik” lanarekin.
Guztira hiru bideo aurkeztu dira:
> TABLET BATENGATIK Nahia eta Miren Alkorta ahizpek, bere aitaren laguntzarekin, western pelikuletan inspiratutako lana aurkeztu digute.
> BETI ELKARREKIN Nora Gallardo, Iris Lava, Aiora Toquero, Ander Prado, Erika Otermin eta Leire Luna. Adiskidetasunak duen garrantzia erakusten digute lan honetan.
Denak oparitxo bat jaso dute parte hartzeagatik: Kukukaren kamiseta eta diploma. Bideo irabazleek, gainera, maiatzeko haurren antzerkirako 4 sarrera jaso dituzte.