19. Antzerki eta Dantza Jaialdia

Ekainaren 18 eta 19an, ostirala eta larunbata, Kukukak bere Dantza eta Antzerki Jaialdia ospatuko du. Aurtengoa 19. edizioa izango eta Oriarte Institutuko patioan egingo da.

Aurreko urtean ezin izan genuen ospatu COVID-19agatik, baina aurten ez dugu gauza bera gertatzerik nahi eta, ohikoa baino xumeago izango den arren, gure ikasle eta irakasleak prest daude emanaldi bikaina eskaintzeko! Aforoa mugatua denez, izena aurrez eman beharko da.