Antzerkiaren Nazioarteko Eguna

Martxoaren 27an Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori dela eta, Kukukan ere gure ekarpena egin nahi dugu egun berezi hori behar bezala ospatzeko. Ea zer iruditzen zaizuen prestatu dugun guztia!

  • Antzerki eskolak kalean

    Eguraldia lagun, aste horretako antzerki eskola guztiak kalean izango dira.
  • Antzerki tailerrak eta emanalditxoak

    Martxoaren 27an bertan antzerki tailerrak, ipuin antzeztua eta emanalditxoak antolatuko ditugu. Ikusi hemen antolatutako ekitaldiak.
  • Bideo txapelketa

    Antzerkiaren Egunean  zeuk ere parte har dezazun nahi genuke. Zu bakarrik, lagunekin…  Mozorratuta, mozorratu gabe… Hitz egiten, isilik… Kalean, etxean, nahi duzun lekuan… Anima zaitez, egin bideo bat eta bidali ekitaldiak@kukuka.eus helbidera.
    Bideoa grabatzeko kontuan izan behar duzuena:
    ♦ Horizontalean grabatu
    ♦ 2 minutuko iraupena gehienez
    ♦ Bidaltzeko epea apirilaren 5 arte
    Parte hartzaile guztiek oparitxo bana jasoko dute, eta bideo guztiak gure webgunean zintzilikatuko ditugu.
    Bideo guztien artean Kukuka eskolako irakasleek bat aukeratuko dute eta irabazleak oparitxo berezia jasoko du.
    Ez geratu atzean, izan artista eta gozatu!!!