Bideo txapelketa Antzerkiaren Eguna ospatzeko

Kukuka eskolak bideo txapelketa antolatu du, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldien barruan.

Antzerkiaren Egunean  zeuk ere parte har dezazun nahi genuke. Zu bakarrik, lagunekin…  Mozorratuta, mozorratu gabe… Hitz egiten, isilik… Kalean, etxean, nahi duzun lekuan… Anima zaitez, egin bideo bat eta bidali ekitaldiak@kukuka.eus helbidera.
Bideoa grabatzeko kontuan izan behar duzuena:
Horizontalean grabatu
2 minutuko iraupena gehienez
Bidaltzeko epea apirilaren 5 arte
Parte hartzaile guztiek oparitxo bana jasoko dute, eta bideo guztiak gure webgunean zintzilikatuko ditugu.
Bideo guztien artean Kukuka eskolako irakasleek bat aukeratuko dute eta irabazleak oparitxo berezia jasoko du.
Ez geratu atzean, izan artista eta gozatu!!!