Bidalketa

Kukukak Dantzaren Eguna ospatu du

Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatze aldera, Kukukak 8. Dantza Topaketa antolatu zuen ostegun arratsaldean, apirilaren 29an.  Kukuka Antzerki eta Dantza Eskolak, Semblante Andaluzek eta Amaia Gonzalez Caballero akademiako ikasleek ikuskizun aparta eskaini zuten bertaratutako 200 ikusleen aurrean, Oriarte Landaberri ikastetxeko patioa kolore biziz beteaz.

Bidalketa

Dantzaren Nazioarteko Eguna

Apirilaren 29an Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori dela eta, Kukuka Eskolak 8. Dantza Topaketa antolatu du egun berezi hori behar bezala ospatzeko. Prestatutako egitaraua zuen gustukoa izatea espero dugu!

Bidalketa

dFERIA 2021, Donostiako arte eszenikoen azoka

DFERIA Donostiako Arte Eszenikoen XXVII. edizioa martxoaren 15etik 18ra izango da eta aurtengo programazioak ETORKIZUNA gaia izango du ardatz. Aurten 28 konpainia izango dira eta 28 ikuskizun eskainiko dituzte (41 emanalditan). Azpimarratu behar da ikuskizun asko (% 64) dFERIAn estreinatuko direla: bost mundu mailan (bi ikuskizunek gaztelaniazko bertsioa estreinatuko dute) eta hamahiru Euskal Herrian. Diziplinei...