Metamorphosis Danceren proiektu berri honek Iratxe Ansak eta Igor Bacovich artistek eratutako bikotearen sorkuntza-prozesua oinarritzen duten zutabeak erakusten dizkie ikus-entzuleei. Al Desnudo dantza garaikideko ikuskizuna da, eta bikotearen sorkuntza-tresnetara hurbiltzen da Danilo Moroni artista bisualaren lankidetzaz. Biluzte artistikoa da, non Metamorphosis Danceren hizkuntza koreografikoaren zer-nolakoak irakur baitaitezke. Horretarako, mugimendu-intentsitate desberdinetan dabil pieza, eta intentsitate desberdinok agertuz doaz pixkanaka interpreteen gorputzean.
Zer gauza ezin izaten ditu ikusi ikus-entzuleak gehienetan? Nola lan egiten du dantzari baten irudimenak inprobisazio batean? Nola erabiltzen dugu arnasa? Al desnudo galdera askori emandako erantzun gisa sortu da; ikus-entzuleak ia inoiz hautematen ez dituen galderei. Ansa eta Bacovich-en hitzetan, “interesatzen zaigu arakatzea nola hauteman daitekeen ikuskizun bat beste ikuspuntu batetik”.
Iratxe Ansak 2020ko Espainiako Dantza Sari Nazionala irabazi du interpretazio sailean.
Koreografia eta interpretazioa: Iratxe Ansa, Igor Bacovich. Artista bisuala: Danilo Moroni. Musika: Philip Glass, Johan Wieslander. Musika konponketak: Miguel Angel Burgos. Argiztapena: Danilo Moroni. Eszenografia: Iratxe Ansa, Igor Bacovich, Danilo Moroni. Jantzitegia: Carmen Granell. Testua: Iratxe Ansa, Igor Bacovich. Ahotsa: Aia Kruse Goenaga. Ekoizpena: Spectare.