Emaila: kukuka@kukuka.eus | Telefonoa: 655 847 345
Kukuka Antzerki ta Dantza Eskola Kukuka Antzerki ta Dantza Eskola

  • Hasiera
  • Izen-ematea
  • Taldeak
    • Euskal Dantza Tradizionala
      • HH-5
      • LH-1
      • LH-2
      • LH-3
      • LH-4-5-6
    • Euskal Dantza Sorkuntza
      • LH-4
      • LH-5-6
      • DBH-1-2
      • DBH-3-4
      • BATXILERGOA
      • GAZTEAK
      • HELDUAK
    • Dantza Garaikidea
      • DBH
      • GAZTEAK / HELDUAK
      • HELDUAK
    • Antzerkia
      • LH-1-2
      • LH-3-4
      • LH-5-6
      • DBH-1-2
      • DBH-3-4
      • GAZTEAK
      • HELDUAK
    • Zirkoa
      • LH
  • Argazkiak
    • 9. Dantza topaketa
    • 7. Antzerki topaketa
    • 15. Antzerki eta Dantza Hamabostaldia (2017)
    • 16. Antzerki eta Dantza Hamabostaldia (2018)
  • Bideoak
    • 18. Antzerki eta Dantza Hamabostaldia (2020)
    • 19. Antzerki eta Dantza Jaialdia (2021)
  • Ekitaldiak
  • Agenda
  • Proba

Album, Formol Laborategia [Eztena]

AURRESTREINALDIA
Zer egiten du ostruka batek arrainontzi batean?
Ba al dago denon bistan egon eta ezkutatzea baino gauza miserableagorik?
Derrigorrezkoa al da belaunaldi bat hiltzea hura omendu ahal izateko?
Asko hitz egin izan da gazteoi buruz. Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definituak izan gara: infantilak, prekarioak, frustrazioari intoleranteak, grinarik gabeak, bizitzan galduak, gainformatuak. Ados, sintomatologia guzti hori geure gainean zamatuko dugu. Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara.
Baina zer daukagu guk esateko?
Zer espero da gutaz?
Nor gara gu?
Ikerketa hau ez da autopsia bat, ez da erretratu bat, ez da selfie bat. Formol Laborategiaren lehen Albuma da.
Ongi etorri gure kaiolara.
BIOGRAFIAK
Intza Alkain Ibarguren (@intztagram)
Donostiako Arte Eszenikoen eskolan (TAE/AET) interpretazio ikasketak jaso zituen. Bartzelonako Unibertsitate Autonomikoan (UAB) Haur eta Gazte Literaturako masterra amaitu ostean Arthaus.Berlin (Training and Research Centre for Theatre and Performance) eta Escuela Internacional del Gesto-n dramaturgian eta sorkuntza eszenikoan formakuntza jasotzen jarraitu du. Profesionalki, Ene Bada Badu ikuskizunean, zein Berria TB bezalako ikus-entzunezko proiektuetan ibilia da.
Edurne Azkarate Sobrino (@edurneazkarate)
Gaztela eta Leongo Arte Dramatiko Goi Maila Eskolan (ESADCyL) ikasketak amaitu dituenetik TR Warszawa, Kamikaz Kolektiboa edo Artedrama bezalako konpainiekin egin du lan, parte hartu duen azken antzezlana Zaldi Urdina izanik. Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondoa eta Eszena Zuzendaritzan masterra ere burutu ditu, Mondragon Unibertsitatean eta UNIR-en. Egun, Théatre Chimères eta Teatro Petraren arteko koprodukzioko antzezlea da.
Mikel Ibarguren Egibar (@mikel_ibarguren)
Zestoako Interpretazio Eskolan hasi zen bere ibilbidearen lehenengo pausuak ematen. Oso gaztetatik, Una historia de Vasconia eta 3txulo telesailetan hasi zen lanean. Korosagasti eta Egunak eta lanak filmak protagonizatu ditu zineman. Bere azken lanak, El instante decisivo, Sueño Bendito eta ETB1-en estreinatzear dagoen Beti Mugan telesailak dira. Antzerkian berriz HIKA taldearekin ari da antzezlan berria sortzen.

Date

ekainak 19
Expired!

Time

18:00

Cost

Doan (gonbidapenarekin)

More Info

Eztena

Labels

Euskara
Lekuona Fabrika

Location

Lekuona Fabrika
Errenteria

Organizer

Zizt! Kultur Elkartea

Kultur agenda

No event found!
Agenda osoa

Kontaktua

  • Telefonoa: 655 847 345
  • Emaila: kukuka@kukuka.eus

Jarraitu

  • Facebook
  • YouTube
Kukuka Antzerki ta Dantza Eskola Kukuka Antzerki ta Dantza Eskola
Kukuka Antzerki eta Dantza Eskola © 2021