Kukukak Antzerkiaren Eguna ospatu du

Martxoaren 27an Antzerkiaren Nazioarteko eguna izan da. Urtero bezala, Kukukak gogo biziz ospatu du egun berezi hori. Larunbata 26an hainbat ekitaldi antolatu ditu, haurrek zein helduek alaitasuna eta umoreaz gozatu dezaten.

Ospakizunak  goizean hasi dira. Hain zuzen ere,  antzerki tailerra egin da Sasoetako gimnasioan eta familia asko elkartu dira bertan. Eskolako irakasleen gidaritzapean, haurrek eta helduek dantza eta jolas egiteko aukera dibertigarria izan dute. Geroago, Xabier Terrones ipuin idazle eta dramaturgoak istorio bat aurkeztu du eta, ondoren, bertaratuek jarraipena eman diote beren kabuz.

El 27 de marzo ha sido el Día Mundial del Teatro. Como todos los años, Kukuka ha celebrado con entusiasmo esta jornada. Así, el sábado 26 se han organizado diversas actividades tanto para niños como adultos, llenas de alegría y buen humor.

Por la mañana se ha realizado un taller de teatro en el gimnasio de Sasoeta, donde se han reunido muchas familias. Bajo la batuta de los profesores de la escuela, niños y mayores han tenido oportunidad de bailar y jugar. Más tarde, el escritor de cuentos y dramaturgo Xabier Terrones ha presentado una historia y, posteriormente, los asistentes han puesto a prueba su imaginación para darle continuidad.
Eguerdian, berriz, Okendo plaza bete egin da haurrentzako antzerkiaz gozatzeko. Iker Etxarrik, Patata Tropikaleko partaideak, haurrak (eta ez soilik haurrak) txundituta utzi ditu Garrapata Pirataren abenturekin. (Isaac Farré-ren argazkia)
Al mediodía, la plaza Okendo se ha llenado para disfrutar del teatro infantil. Iker Etxarri, miembro de Patata Tropikala, ha hipnotizado a un buen número de niños, y no tan niños, con las aventuras del Pirata Garrapata. (foto de Isaac Farré)

Eta eguna amaitzeko, Bea Egizabalek Magma Mía! lanaren estreinaldia eskaini du Jalgi kafe-antzokian. Ekitaldi aparta izan da Antzerkiaren Nazioarteko Egunaren ospakizunak borobiltzeko. (Isaac Farré-ren argazkia)
Y para terminar la jornada, Bea Egizabal ha ofrecido el estreno de la obra Magma Mía! en el café-teatro Jalgi. Un acto extraordinario para redondear las celebraciones del Día Mundial del Teatro. (foto de Isaac Farré)