Eguraldiak lagunduta, joan den larunbatean kolore biziz jantzi zen Okendo plaza! Sekulako giro polita izan genuen Antzerkiaren Nazioarteko Egunean. Kukuka eskolako ikasle eta irakasleek emanalditxo bereziak eskaini zituzten arratsaldean, bertan bildutako ikusleen gozamenerako.

Dena den, Antzerkiaren Eguneko ospakizunak larunbat goizean hasi ziren. Hain zuzen ere,  Iker Etxarri eta Xabier Terrones irakasleek antzerki tailerrak antolatu zituzten gaztetxoentzat Sasoeta ikastetxean.

 

Ondoren, Xabi Terronesek Martintxo euskararen bila ipuin antzeztua eskaini zuen. Bildutako umeek eta zenbait helduk abentura ugari bizi ahal izan zituzten Sasoetako gimnasioan egindako bidaian zehar.

 

Era berean, Antzerki Topaketen ekitaldien barruan, joan den asteko antzerki eskola batzuk kalean egin dira. Kultura ez dago hilda, bizi-bizirik dago!!!