Hilabete honetan, 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Nola ospatu nahi dugu Kukukan? Antzerkia egiten, noski!!
Zu bakarrik, lagunekin… Mozorratuta, mozorratu gabe… Hitz egiten, hitz egin gabe… Kalean, etxean, nahi duzun lekuan… Anima zaitez, atera bideoa edo argazkia eta bidali ekitaldiak@kukuka.eus helbidera. Jasotako bideo eta argazki guztiak web orrian zintzilikatuko ditugu.
Ez galdu aukera! Antzerki egunean zure zatitxoa izan ezazu!!!