Antigone edo ezetzaren beharra, Horman Poster Kolektiboa [Eztena]
“Antigone obra klasiko ezin garaikideagoa da eta ezinbestekoa zen haren oihartzunak euskaraz entzunaraztea. Antzezlan hau, jendarteko arauak, familia kodeak, botere harremanak, egitura desegituratuak eta hauek guztiak kolokan jartzen dituzten pasioen salda odoltsua da. Pertsonaia poliedriko eta indartsuz hezurmamitutako festa distiratsu bat.”
Alaia Martin.
BIOGRAFIAK
Maite Aizpurua Olaizola
Egun HORMAN POSTER kolektibo eszenikoko kide, aktore eta mediazio proiektuen sortzailea da. Soziologia eta Kultur eta Gizarte Antropologia ikasketak burutu zituen EHUn (Donostia, Bilbo) eta UFBAn (Salvador da Bahia, Brasil) eta heziketa eta parte hartze sozialaren arloan egin du lan. Mugimendu sozial eta feminista hainbatetan aritua gaztetatik. Donostiako TAE burutu zituen atzerki ikasketak (2013-2015) eta ondoren Arte Dramatikokoak Dantzertin (2015-2019). Metrokoadroka kolektiboarekin burutu ditu bere lehen lanak (Zanbuia 2018, Zauri Bolodia performance poetikoa 2019).
Xanti Agirrezabala Zeberio
Egun HORMAN POSTER kolektibo eszenikoko kide, aktore eta antzerki irakaslea da. Txikitatik formatu izan da euskal dantza, musika eta arte plastikoetan. Nerabezaroan arte eszenikoetan barneratzen da Alaitz Olaizolarekin eta Zestoako interpretazio eskolan. Antzerkiko lehen hastapenak egiten ditu Eromen produkzioak eta ATEA Teatroa konpainietan. Euskadiko Arte Dramatikoko Goi Mailako eskolan, DANTZERTIn graduatua. Geroztik hainbat ikus entzunezkotan parte hartu izan du (Goenkale, Ihesaldia, El instante decisivo…), bai eta Satiro bezalako antzerki proiektu pertsonaletan ere.
Jon Ander Urresti Ugalde
Egun proiektu a HORMAN POSTER kolektiboaren parte da. Filosofian graduatua eta Dantzertin Euskadiko Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskolan graduatua da. Kurtso osagarri ezberdinak egin ditu irakasle ezberdinekin: Vicente Fuentes, Andres Corchero, Roberta Carreri, Eugenio Barba, Fabio Mangolini, Francesco Carril, Chisato Ono, Andrea Gimenez… beste askoren artean. Sortzaile eszeniko gisa, TRIBIZ, baserri galdue sortu du. Aktore moduan, Facesen adibidez (Alex Gerediagak zuzentzen duen Arriagaren hurrengo ekoizpena) eta telebistako telesailetan ere lan egin du. Arriguri ikus-entzunezko proiektuaren sortzaileetariko bat da, bertan ekoizpen eta interprete lanak egiten dituelarik. Hurrengo proiektua Theatre des Chimeres konpainia Frantziarrarekin izango da, Fabio Rubianoren zuzendaritzapean egingo duten ekoizpen Franko-amerikarrean.
Matxalen de Pedro Larrea
Egun Dantzertiko, Euskadiko Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolan interpretazioa, sormena eta esperimentazioarekin lotutako ikasgaiak irakasten ditu. Hezkuntza lana sormen eta interpretazio profesionalarekin bateratzen du, gehienetan HORMAN POSTER kolektiboaren baitan. Interpretazio gestualean titulatua da Institut de Teatren eta EHU/ UPVko Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa masterduna. Dantza garaikide formakuntza jasotzen du nazioarteko hainbat irakaslerekin. Catalunya nahiz Euskal Herriko antzerki, telebista eta zinema ekoizpenetan interprete gixa lan egin ondoren, 2010ean, Igor de Quadrarekin batera HORMAN POSTER kolektiboa sortzen du. 2010-2015 artean Bilboko muelle3 Dantza eta Sormen Lantegia kudeatzen du Olatz de Andrés eta Igor de Quadrarekin batera.
Igor de Quadra Belausteguigoitia
Egun HORMAN POSTER kolektibo eszenikoko ko-zuzendaria, interpretea eta mediazio proiektuen sortzailea da. Psikologia lizentziatua Deustuko Unibertsitatean eta Gorputz Mimo Dramatikoan diploma eta Zuzendaritza eszeniko eta pedagogia eszeniko postgradoa International School of Corporeal Mime eskolan (Londres). Arte Sorkuntza eta Ikerketa Masterra (Increarte) EHU/UPV.
Nazioarteko arteko konpainietan interprete lana egin ondoren (Teatre de l’ange fou; Falsa imago) eta bakarkako sormen lana egin ondoren, 2010ean, Matxalen de Pedrorekin batera HORMAN POSTER kolektiboa sortzen du. 2010-2015 artean Bilboko muelle3 Dantza eta Sormen Lantegia kudeatzen du Olatz de Andrés eta Matxalen de Pedrorekin batera.