Etxean konponketa lanetan ari dela, bikote bat pareten kolorea erabaki ezinean da. Bitartean, uso bat sartuko zaie sukaldean mezu batekin: mesias berria iristear da eta haiek aukeratu ditu haren guraso izateko. Usoak bere misioa bete nahi du, eta bikotekide bakoitzak jarrera desberdina erakutsiko du aitatasunaren aurrean. Bizilaguna, berriz, amatasunaren inguruko erreferentzia izango da haientzat.
Gizarte eredu berrien eta familiaz eta maitasunaz gozatzeko molde berrien inguruan eztabaidatuko dute protagonistek.
Zuzendaria: Rolando San Martín.
Aktoreak: Begoña Martín Treviño, Raúl Camino, Aitor Pérez, Javier Liñera.