Entsegu irekia: Besarkada/Abrazo, Natalia G. Muro eta Nerea Martínez M.
Dantza Garaikidea zer den ba al dakizu? Dantzari profesionalek nola entsaiatzen duten ikusi duzu inoiz? Koreografoak eszenatokian nola sortzen duen ikusi nahi duzu? Dantzaren munduari buruz ikasi nahi zenuke?
Horrela bada, etorri zaitez Besarkada lan koreografikoaren entsegu irekia ikustera, Natalia G. Muro eta Nerea Martínez M.-ren eskutik.
Besarkada kontenplaziorako, isiltasunerako tartea da. Gelditasun egoeran diren gorputzak, irudiak, ikuspegi infinitukoak. Xehetasun bakoitza 360° -tan ageri da.
Natalia G. Muro eta Nerea Martínez M. bikote lana, bi eskultura, bidaian zehar bidelagun izango dugun soinu paisaian bilduta; gure bizitzetako besarkada infinituetan gorde izan ditugun emozioak gogorarazten dizkiguten irudiz betetako lana. Gorputz lohitsuak elkar zizelkatzen, keinu bakoitzarekin eraldatuz, atzean arrastoa utziz. Presarik gabe. Harremanaren metafora, buztinezko eskultura baten erara, bizitzan zehar zizelkatutako adiskidetasunarena, bere lore eta arantzekin.Zizelkatzearen, eraldatzearen ideiak eta atzean utzitako arrastoek, espazio intimo eta hunkigarri bihurtzen dute Besarkada, ikuskizun dotorea gorpuztuz.
Sarrera dohainik izango da. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko. Entsegu irekian parte hartzeko nahitaezkoa da erreserba egitea. Plaza-kopurua mugatua da, beraz onarpena izen emate lehentasunaren arabera izango da.
OHARRA: Erreserba egiteko azken eguna otsailaren 16a (12:00etan) da, asteazkena.
ERRESERBA EGIN