Dantza Garaikidea zer den ba al dakizu? Dantzari profesionalek nola entseatzen duten ikusi duzu inoiz? Koreografoak eszenatokian nola sortzen duen ikusi nahi duzu? Dantzaren munduari buruz ikasi nahi zenuke?
Horrela bada, etorri zaitez EN PICADO lan koreografikoaren entsegu irekia ikustera, Iker Arruek zuzenduriko Ai Dō Project konpainiraren eskutik. Ikerrek sormen prozesuaren erreferentzia eta ezaugarri esanguratsuenen ibilbide bat aurkeztuko die bertaratutakoei.
Sarrera dohainik izango da. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko. Entsegu irekian parte hartzeko nahitaezkoa da erreserba egitea. Plaza-kopurua mugatua da, beraz onarpena izen emate lehentasunaren arabera izango da.
AI DO PROJECT konpainiaren azken sorkuntza da En Picado. Idoia Hernández konposagileak saiorako bereziki sortutako musikarekin, zuzenean bi musikari eta bost dantzarirentzako pieza da.
XIX. mendeko literaturako hainbat lan hartzen ditu abiapuntutzat. Horietan, bikoitzaren figura azaltzen da. En Picado sorkuntzak gaur egungo gizartean norberaren nortasunaren bilaketaren inguruko hausnarketara (psikiatrikoa, psikologikoa edo/eta filosofikoa) gonbidatzen gaitu bikoitzaren ideia honen bitartez..
Zuzendaria: Iker Arrue
Dantzariak: Myriam Perez, Aritz Lopez, Helena Wilhelmsson, Oihana Vesga, Mar Rodriguez