Mikelote eta Pantxo bikote artistikoa desegin da. Haien formula komikoa agortuta zegoen eta belaunaldi berriek haien lekua okupatu dute. Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Eszenatokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrun. Mikelotek, ordea, ez du bukaera onartu nahi. Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan, eta pozoi horrek burua galtzera eramango du.