Ezinezkoaren logikan arau bakarra dago, hau da, ez dagoela ezer lortu ezinezkorik. Ordubete baino gehiagoz “ezinezkoa egia bihur daiteke”. Hodei Magoak bere ikuskizun berria aurkeztuko digu, magia klasikoa eta magia modernoa uztartzen dituen atal sorta bati esker. Ezinezko ihesbideak, zatika ebakitzen diren gorputz-atalak, imajinatu ezin diren igarkizunak,… Hau guztia argi eta kolorez betetako argiztapen harrigarria, musika-aukeraketa landua eta Hodeiren presentzia nabarmentzen duen eszenaratzea, bere erritmoarekin inork epel utziko ez duen umoreaz lagunduta.