Oharra: gonbidapenak Victoria Eugeniako leihatilan banatuko dira, martxoaren 25eko 17:00etatik aurrera. Leihatilaren ordutegia: 11:30 – 13:30 / 17:00 – 20:00.
Urtero, martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna dela eta, Donostia Antzerki Saria ematen zaio aurreko urtean hirian euskaraz antzeztutako obra onenari, eta halaxe egingo da aurten ere. Saria eman ondoren, obra irabazlea antzeztuko da. Aurten, Xake Produkzioak-en Fadoak entzuten zituen gizona eszenaratuko da.
Ander Huelvako Ayamonte herrian antolatzen den fado lehiaketa amateur batera doa, bertan parte hartzeko asmoz. Autostopean ari dela, Mariok jasoko du bere kamioian. Kasualitateak kasualitate, Anderrek eta Mariok lehenagotik ezagutzen dute elkar, baina urteak dira ez dutela elkarren berri izan. Berezia izango da elkarrekin egingo duten bidaia, batez ere, Masku izeneko pertsonaia misteriotsuak baldintzatuko duelako.