Mozart à 2, 1997an Temps Présent konpainiarentzat sortutako balleta, egun Leipzig Ballet-en (Alemania) eta Wiener Staatsballet-en (Austria) errepertorioan, amodio-kontuez ari da Mozart-en pianorako kontzertuen doinuen gainean.
Musika: Wolfgang Amadeus Mozart
Koreografia: Thierry Malandain
Jantziak: Jorge Gallardo
Argiztapena: Jean-Claude Asquié
Iraupena: 35 minutu
12 dantzariz osatutako balleta.
Sinfonia
Bigarren partean, Sinfonia lanaren premièrea, 2020. urteko bigarren konfinamenduko ilunaldi eta ziurgabetasunetan garatua, inguruabarrei erantzuten dien pieza gisa ikus liteke. Luciano Berioren partitura bat oinarri duela, 1960ko urteetako musikaren monumentutzat jotzen duten lan honek mugarria, ertza eta hesia du gai nagusi, baina, jakina, esan ohi denez, gertaerekiko edozein antz kasualitate hutsa litzateke nahitaez.
Musika: Luciano Berio
Koreografia: Thierry Malandain
Eszenografia eta jantziak: Jorge Gallardo
Argiztapena: François Menou
Jantzien diseinua: Véronique Murat
Iraupena: 28 minutu
20 pertsonek osatutako balleta.
Koprodukzioa: Donostia Kultura – Victoria Eugenia Antzokia – Ballet T, CCN – Malandain Ballet Biarritz.