Solos extremos (La mujer también en casa, De lo alto de altos edificios), Cía Artistas inflamables [dFERIA]
ESTREINALDIA
Solos extremos ikuskizunak aukera paregabea ematen du bi artista multidisziplinario, Luciana Croatto eta Billy Cowie, elkarrekin ikusteko, nor bere dantza-soloarekin, non kontrol fisikoaren muga-mugaraino iritsiko baitira eta anarkia hardcore-punketik minimalismo postromantikoraino eramango baikaituzte.
Lehen lana, La mujer también en casa, pieza feminista da, eta dantzaestilo espresionista oso berezia darabil, punkaren eta postpunkaren unibertsoan inspiratua, eta Berlingo kultura bisualean. Pieza hau koreografiatik eta antzerkitik eduki sexista handiko esaldi askori emandako erantzun gisa sortu zen, koreografo eskoziarrak esaldiok ikasi behar izan baitzituen alemana-ingelesa audiogida bat ikasten ari zelarik.
Bigarren lana, De lo alto de altos edificios, bi fasetan sortua da: bat aurrez aurrekoa, 2019an; bestea, 2020ko itxialdian; eta maitasunari eta heriotzari buruzko poema sorta izen berekoan inspiratua. Billy Cowiek berak idatzi zituen eta Luciana Croattok interpretatu, egungo hiperkapitalismoaren garaiokin bat ez datozen mugimendu, egitura koreografiko eta erritmoen unibertso batean.
Koreografia: Billy Cowie. Interpretea: Luciana Croatto. Musika konposizioa: Billy Cowie. Irudiak: Silke Manshlot. Off ahotsa: Clara García Fraile. Testuak: Billy Cowie. Argiztapena: Rodrigo Ortega Portillo.De lo alto de altos edificios jantziak: Isabel Escribano. Ekoizpen zuzendaria: Samuel Retortillo. Ekoizlea: Madrugada producciones. Koprodukzioa: Centro Coreografico de La Rioja. Ikerketarako laguntzak: FIVER 2020- Festival Internacional de Cine, Danza y Nuevos Medios, FIVER 2020. Sorkuntzarako laguntzak: Errioxako Gobernua, 2020.