Tarara, Hika Teatroa
SanFran auzoan bizi da Rosa, haur biolinista. Liszt eta jada hilda dauden beste musikagile batzuk ikusten dituela uste du, eta horiek biolina jotzen laguntzen diotela. La Tararak, gauez lan egiten duen prostitutak, lagunduko dio mamuen aurkako borrokan. Rosa helduak eta Rosa haurrak elkarrekin egingo dute topo, sekretu baten inguruan joan-etorrian dabiltzan oroitzapenen artean: sute bat, errautsak eta babes-geruza bat bezala zabaltzen den ahanztura. Halako batean, tiradera batean aurkitutako maitasun-gutunek haurraren oroimen hautsia leheneratuko dute. Musikaz eta edertasunez beteta dagoen haurrak ez zeukan izuarentzat lekurik gordeta bere baitan.
Josi Alvarado Alacanteko egilearen testuak 2019ko SGAEren Ana Diosdado I. antzerki-saria irabazi zuen. Sentsibilitate eta dotorezia handiko testua da, idatzita dagoena baino gehiago adierazteko gai dena, emozioa darien isiluneen bidez musika transmititzeko gai dena. Testuak thriller bokazioa du, eta poesiaren dardarak astintzen du. La Tarara inoiz kontatu ez den hainbat haurren historia da; haragiaren barnerako bidaia iniziatikoa, mendekotasun sortzailea. Barkamenari buruzko ipuina da, diferentziaren goraipamena, non Txanogorritxuk, azkenean, biolina joko dien otsoei.
FITXA ARTISTIKOA
Egilea: Josi Alvarado
Itzulpena euskarara: Arantxa Iturbe
Interpreteak: Tania Fornieles, Kepa Errasti, Jurdana Otxoa, Eneritz Artetxe, Jose Cruz Gurrutxaga, Adrián García de los Ojos & Iñar Sastre
Zuzendaritza eta Dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga
Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola
Jantzien eta eszenografiaren diseinua: Ikerne Giménez
Eszenografiaren errealizazioa: Readest Decorados eta Sfumato Pintura Escénica
Eszenografia laguntzailea: María José Villela
Jantzien errealizazioa: KKUM Inma Gómez
Jantzien giroketa lana: Taller María Calderón
Musika giroa: Adrián García de los Ojos & Jurdana Otxoa
Musika zuzenean: Adrián García de los Ojos/ Iñar sastre & Jurdana Otxoa