XX. Antzerki eta Dantza asteak aurtengo egitarau zabalari amaiera eman dio hainbat saio koloretsu eta arrakastatsu eskaini ondoren. Aste osoan zehar, Kukuka eskolako kideek ongi baino hobeto erakutsi dute taula gainean ikasturte osoan zehar ikasitako guztia.
Herrian zehar egindako desfilearekin hasi zen aurtengo Antzerki eta Dantza astea. Ondorengo egunetan haur eta gaztetxoen antzerki saioak etorri ziren. Ostiralean, berriz, helduen antzerki taldearen txanda izan zen, eta haiekin batera, dantza garaikidearen emanaldia. Larunbatean, aldiz, haur, gazte eta helduek dantza saio itzela eskaini zuten: euskal dantza eta euskal dantza sorkuntza. Azkenik, igandean “Tabuen Kutxatik Oholtzara” bertso saio musikatu solidarioaz gozatzeko aukera izan genuen Izan Iñurri elkartearen eskutik.
Emanaldi hauen argazkiak ikusi eta deskargatu nahi izanez gero, Isaac Farre-k berak ateratako argazkiak jarri ditu eskuragarri ondorengo loturan. Mila esker, Isaac!