II. Bideo txapelketa (2022)

Kukuka eskolak II. Bideo txapelketa antolatu du. Jende guztiarentzat irekia da, eta zuek ere parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Hiru sari daude zuen zain!!

Berdin da adina, esperientzia… Bakarrik, lagunekin…  Mozorrotuta, mozorrotu gabe… Abesten, dantzatzen… Aukera aprobetxatu, egin bideo bat eta izan artista!
Bideoa grabatzeko kontuan izan beharrekoa:
• Formatoa: horizontalean grabatu
• Iraupena: 3 minutu gehienez
• Epea: maiatzaren 31 arte
• Bidaltzeko helbidea: ekitaldiak@kukuka.eus
Hauek dira sariak:
• I. Saria: 4 lagunentzako bazkaria Avenida Tabernan + 50 euroko deskontua 22-23 ikasturteko matrikulan
• II. Saria: 50 euroko deskontua 22-23 ikasturteko matrikulan
• III. Saria: 25 euroko deskontua 22-23 ikasturteko matrikulan
Horretaz gain, parte hartzaile guztiek oparitxo bana jasoko dute, eta bideo guztiak gure webgunean zintzilikatuko ditugu. Anima zaitezte!