Aurten ere Kukuka antzerki eta dantza eskolak Korrikan hartu du parte. Hiru urte luze itxaron ondoren, Kukukako kideek pozez eta umore onez eraman dute lekukoa Korrikaren 22. edizioan.
Ehunka herritar bezala, Kukuka eskolako hainbat lagun prest zeuden goizean goiz euskaren alde lasterka egiteko. Xumela koruko kideek egin dute lehen kilometroa eta haiek eman diote erreleboa Kukukako partaideei. Mozorroak jantzita, gogo betez eta pozez gainezka egin dute korrika Geltoki kaletik aurrera.