Kukukaren oihartzuna gure herritik kanpo

Azken egunotan, Kukuka eskolako partaide batzuek Lasarte-Oriako mugak gainditu, eta bere arrastoa utzi dute inguruan, eta nola utzi ere! Ez dira, ez, artista makalak gure lagunak!

Alde batetik, Errenteriara jo beharko dugu. Bertan, ekainaren 13tik 20ra, Eztena arte eszenikoen jaialdia ospatuko da, eta kaleetan zehar hainbat kartel ipini dituzte jaialdia iragartzeko. Horrela, bada, Errenteriatik ibilalditxo bat egiten baduzue, Kukukako aurpegi ezagun batzuk ikusi ahal izango dituzue hormetan itsatsita!

Gainera, Kukukako beste kide bat taula gainean izango dugu! Hain zuzen ere, Intza Alkain lasartearrak  Formol Laborategia antzerki elkartearekin parte hartuko du Album antzezlanaren aurrestreinaldian. Emanaldia ekainaren 19an izango da, larunbatean, arratsaldeko 18.00etan. Emanaldi guztiak doakoak dira, baina gonbidapenak jaso behar dira aurrez. Helbide honetan dituzue Eztena jaialdiaren egitaraua eta xehetasun guztiak:
http://eztena.eus/

Eta beste aldetik, Erik Arzallus izan dugu protagonista. Izan ere, Kukukako irakasleak Euskal Telebistako ‘Barre Libre’ saioan parte hartu zuen aurreko astean. Bejondeizula, Erik!! Nibela!!