Ostegun arratsaldean, maiatzaren 27an, Kukukako dantzariek dantza emanaldia eskaini zuten Kutxa Biraren ekitaldiaren barruan. Bizi gira…kutxa bira! lelopean, Euskal Herri osoa eta diaspora zeharkatzen ari da Euskal Herriko egurrezko kutxa bat.
Kutxa Bira Iparra-Hegoa elkarteak martxan jarritako egitasmoa da. Elkarte horrek 25 urte daramatza euskal nortasuna, euskararekiko atxikimendua eta herri izatearen kontzientzia pizteko lanetan. Kutxa jasotzen duen herri bakoitzak aldarrikapen edo amets bat sartu beharko du bertan. Egurrezko kutxa Nafarroako Arroniz herritik iritsi zen Lasarte-Oriako Tximistarreta parkera.