Martxoaren 27an Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori dela eta, Kukukak bere VII. Antzerki topaketa egingo du larunbat honetan, hilak 26. Hauek dira prestatu ditugun ekitaldiak, espero dugu zuen gustukoa izatea: FAMILIENTZAKO ANTZERKI TAILERRA Familian, jolasean, antzerkiaz gozatuko dugu! Seme/alaba, guraso, anaia/neba, ahizpa/arreba, amona/aitona, lehengusu… Xabier Terrones Arellano, ipuin idazle-dramaturgoak bere istorioak kontatuko dizkigu...
Author: Iñaki (Iñaki )
Gabonetako azokan bigarrenez
Abenduaren 16an Kukuka Dantza eta Antzerki eskolako hainbat kidek emanaldi berezia eskaini zuten Donostiako Gabonetako azokan. DBHko ikasleek, gazteek eta helduek Euskal Dantza Sorkuntzako saio bana eskaini zuten gau hotz horretan azokara hurbildu zen jendearen aurrean. Nabarmentzekoa da Kukukako partaideek bigarren aldiz parte hartu dutela aurten Donostiako Gabonetako azokan; izan ere, abenduaren 3an kide batzuek antzerki...
Donostiako Gabonetako azokan
Abenduaren 3an Kukuka Dantza eta Antzerki eskolako zenbait partaide Donostiako Gabonetako azokan izan ziren
19. Antzerki eta Dantza Jaialdia
Ekainaren 18 eta 19an, ostirala eta larunbata, Kukukak bere Dantza eta Antzerki Jaialdia egingo du. Aurtengoa 19. edizioa izango eta Oriarte Institutuko patioan izango da. Aurreko urtean ezin izan genuen ospatu COVID-19agatik, baina aurten ez dugu gauza bera gertatzerik nahi eta, ohikoa baino xumeago izango den arren, gure ikasle eta irakasleak prest daude emanaldi bikaina...
Kukukaren oihartzuna gure herritik kanpo
Azken egunotan, Kukuka eskolako partaide batzuek Lasarte-Oriako mugak gainditu, eta bere arrastoa utzi dute inguruan, eta nola utzi ere! Ez dira, ez, artista makalak gure lagunak! Alde batetik, Errenteriara jo beharko dugu. Bertan, ekainaren 13tik 20ra, Eztena arte eszenikoen jaialdia ospatuko da, eta kaleetan zehar hainbat kartel ipini dituzte jaialdia iragartzeko. Horrela, bada, Errenteriatik ibilalditxo...
Kukukak Kutxa Biraren ekitaldian parte hartu du
Ostegun arratsaldean, maiatzaren 27an, Kukukako dantzariek dantza emanaldia eskaini zuten Kutxa Biraren ekitaldiaren barruan. Bizi gira…kutxa bira! lelopean, Euskal Herri osoa eta diaspora zeharkatzen ari da Euskal Herriko egurrezko kutxa bat. Kutxa Bira Iparra-Hegoa elkarteak martxan jarritako egitasmoa da. Elkarte horrek 25 urte daramatza euskal nortasuna, euskararekiko atxikimendua eta herri izatearen kontzientzia pizteko lanetan. Kutxa jasotzen...
Kukukak Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatu du
Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatze aldera, Kukukak 8. Dantza Topaketa antolatu zuen ostegun arratsaldean, apirilaren 29an. Kukuka Antzerki eta Dantza Eskolak, Semblante Andaluzek eta Amaia Gonzalez Caballero akademiako ikasleek ikuskizun aparta eskaini zuten bertaratutako 200 ikusleen aurrean, Oriarte Landaberri ikastetxeko patioa kolore biziz beteaz.
Dantzaren Nazioarteko Eguna
Apirilaren 29an Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori dela eta, Kukuka Eskolak 8. Dantza Topaketa antolatu du egun berezi hori behar bezala ospatzeko. Prestatutako egitaraua zuen gustukoa izatea espero dugu!




